SEAk ez die erantzuten Arabako Metaleko beharrei eta mobilizazioak indartuko dituzte sindikatuek
Gaur, otsailak 14, Arabako Metalaren sektoreko patronalak erantzuna eman dio LAB, ELA eta CCOOk abenduan propsatutako eskakizun taulari: ez da nahikoa eta ez die sektorearen beharrei erantzuten, sindikatuen arabera. Horren aurrean, mobilizazioak eta grebak iragarri dituzte eta otsailaren 19ko manifestaziora dei egin dute.
Gaur, otsailak 14, bildu da berriro Arabako Matelgintzako Negoziazio Mahaia. Bileran sektoreko patronalak erantzuna eman dio LAB, ELA eta CCOOk abenduan proposatutako eskakizun taulari. Sindikatuek aho batez iritzi diote SEAk emandako erantzuna ez dela nahikoa eta ez diela sektorearen beharrei erantzuten. Gauzak horrela, aurretik iragarri zuten bezala, mobilizazio eta grebak deituko dituzte, patronalak posizioa aldatu dezan. Otsailaren 19rako deitu duten manifestaziora batzeko deia luzatu diete langile eta herritarrei.
ELA sindikatuaren arabera «pobrea» eta «hutsunez betea» izan da patronalaren erantzuna. Ez ditu jasotzen, besteak beste, KPI-ko igoerak, lanaldi murrizketa, subrogazioa, baja osagarrien igoera, errelebo-kontratua, flexbilitatea murriztea, eta kanpoan uzten ditu beste hainbat eskakizun ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!