SDA Factoryko langileek mobilizazioa egin dute Gasteizko erdigunean, zuzendaritzaren inposizioen aurka
Langileek hilabete daramate mobilizatzen lanpostuen etorkizuna, lan baldintza duinak eta inposiziorik gabeko negoziazioa eskatzeko. Astelehenean izan zuten ABEEaen aurkako epaiketa, baina atzeratu egin zen negoziatzeko beta zabaltzeko.
SDA Factoryko langileek giza-katea egin dute gaur, urriaren 21ean, Gasteizko erdigunean. Hilabete baino gehiago da mobilizazioak hasiko zituztela iragarri zutenetik, lan baldintza duinak eta inposiziorik gabeko negozioazioa helburu. Besteak beste, lan-hitzarmen estatala ezarri die enpresak langileei aldebakarrekotasunez (soldatak erdira murriztuz) eta planta «abandonatzen» ari da, itxiko duen edo ez argitu gabe. Gainera, plantilla ia osoari eragiten dion ABEEa inposatu dietela ere salatu dute langileek.
Azken horren harira, astelehenean, urriaren 18an, kontzentrazioa egin zuten Gasteizko epaitegien aurrean. Izan ere, zuzendaritzak inposatutako ABEEak justifikaziorik ez duela eta, salatu egin zuen enpresa batzordeak. Azken unean atzeratu egin zen epaiketa, negozioazioari «aukera bat» emate aldera.
Langileek aurreikusitako mobilizazioei eutsiko diete, eta beharraren arabera iragarriko dituzte deialdi gehiago.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!