SDA Factory-ko langile batzordeak «konpromisoa» eskatu dio Udalari
SDA Factory-ko Langile Batzordeak agerraldia egin du gaur, urriak 26, Gasteizko Udaleko Garapen Ekonomikoko Batzordean. Ordezkari sindikalek B&B Trends taldeak plantxa-fabrika eta lisatze-zentroak erosi zituenetik plantillak bizi duen egoera "kezkagarria" azaldu dute.
SDA Factory-ko Langile Batzordeak agerraldia egin du gaur, urriak 26, Gasteizko Udaleko Garapen Ekonomikoko Batzordean. Ordezkari sindikalek B&B Trends taldeak plantxa-fabrika eta lisatze-zentroak erosi zituenetik plantillak bizi duen egoera «kezkagarria» salatu dute, eta enpresa-taldeak fabrikarekin duen plana eman dute jakitera: «orain arte eskubide eta lan-baldintza duinak izan dituen egitura deuseztu eta beste bat eratu nahi dute, langileentzako baldintza guztiz prekarioak izango dituena».
Gogorarazi dute, gainera, lan-baldintzak etengabe okertzen ari dela enpresa, aldebakarreko neurriak hartuz. Lan erreforma baliatuz, uztailean aldi baterako lan-erregulazio expedientea ezarri zuen zuzendaritzak eta irailaren bukaeran Hitzarmen Kolektiboa aplikatzeari utzi zion: Metalaren Estatuko Hitzarmena ezarri zion subrogatutako plantillari, Arabako Metalaren Hitzarmeneko soldata-taulekin, egungoak baino % 40 baxuagoak.
Enpresaren estrategia da, azaldu dutenez, subrogatutako langileak ordeztea kontratazio berriekin, «soldata-eskala bikoitza aplikatuta». Bien bitartean, enpresa-taldeak 12 milioi euro baino gehiago izabazi dituela jakinarazi dute dibidenduetan eta, horretaz gain, beste 10 milioi inguru jaso ditu mailegu eta zerbitzuen bidez.
«Konprimosioa» eskatu diete udal taldeei
Gauzak horrela, udal taldeei «kalitatezko enpleguaren eta etorkizunaren defentsan inplikatzeko» eskatu diete SDA Factoryko langileek. Erakundeek «indusrtia-proiektuaren bideragarritasuna egiaztatu dezatela» ere exijitu dute, enpresa-taldea egiten ari den «deskapitalizazioaren» kontra.
Gorka Urtaran alkateak ardura har dezala ere eskatu dute. Horrek, izan ere, enpresa bisitatu zuen joan den urtean koronabirusaren aurka egin zuten plantxa baten harira, baina zuzendaritzarekin elkartu zen soilik, eta «ezin izan zuen Enpresa Batzordea hartu, beste ikuspuntu hori ezagutzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!