Saratxoko saihesbidearen obretarako aurreikusitakoa baino lur gehiago desjabetzen ari direla salatu dute, besteak beste
Obrek “uraren desbideraketa okerrak” eragiten ari direla eta etxe batzuetan arrakalak agertu direla gaineratu dute Saratxo Bizirik plataformako eta herriko administrazio batzarreko kideek. through Aiaraldea.eus
Saratxoko saihesbidea eraikitzeko lanak nahiko aurreratuta daude dagoeneko, baina ez dira aurreikusi bezala garatzen ari, Saratxo Bizirik-ek eta herriko administrazio batzarrak salatu dutenez.
Ohar bateratua plazaratu dute plataformak eta erakundeak, obretan ematen ari diren hainbat gorabehera jakinarazteko. “Beti esan izan dugu Saratxoko errepidearen eraikuntza handikeri hutsa zela, eta egun hori egiaztatzeko obrak ikustea besterik ez dago”, nabarmendu dute.
“Desjabetze berriak” egiten ari direla salatu dute, besteak beste. “Bai, harrigarria den arren herritar guztiei kendu diguten guztia kenduta (etxea dela, ortua, lursaila, negozioen etorkizuna kolokan jartzea…), orain zenbait lekutan ez zaie aurreikusitako obra perfektua sartzen, eta jabeei lur gehiago kenduko diete, aspaldi jarritako mugarrietatik barrurago sartzen dira”.
Arrakalak etxeetan
Gainera, obra hainbat puntutan aldi berean hasi dutela nabarmendu dute oharrean, eta horrek uraren bideraketa okertzea eragin duela. “Adibidez, Venta de los Aires deritzon eremuan ura etxe batzuetaraino eramatea izango da lortuko dutena”. Era berean, plataformak eta administrazio batzarrak nabarmendu dute obraren arduradunek aurreikusi baino sakonago topatu dutela arroka ama zenbait lekutan, eta horrek lurra eusteko hormigoizko pilote asko sartzera derrigortu dituela. “Teknika horren ondorioz bibrazioak eta arrakalak sortu ziren alboko etxeetan, eta bizilagunak beldur eta tentsio izugarriarekin bizi izan dituzte une horiek”.
Bukatzeko, Saratxoko bizilagunek nabarmendu dute “nekatuta” daudela “azalpen perfektuak entzun eta ostean errealitatean gaizki kalkulatutako ekintzen ondorioak pairatzeaz”. Era berean, nabarmendu dute “arabar guztiak” egon beharko liratekeela obra horregatik kezkatuta. “AHTaren, Supersurraren eta Bolintxun egiten ari diren neurrigabeko obren aurka agertu diren askok beste alde batera begiratu dute obra hau salatu beharrean. Akaso alboko probintzian honek suposatzen zien errentagarritasun politikoa zela eta”. Horrez gain, obra hau askoz modu jasangarriago eta merkeagoan egin zitekeela nabarmendu dute: “Suposatzen dugu ziurrenik pairatuko dugun krisi ekonomikoa ikusirik Arabako agintari batek baino gehiagok galdetuko diola bere buruari, obra jasangarriagoa eta askoz merkeagoa egin izan bagenu sortuko zaizkigun aurrekontu arazoei ez ote genien era duinago batean aurre egingo?”.
Datorren urterako amaituta
Iaz hasi ziren Saratxoko saihesbidea eraikitzeko obrak. 2019ko otsailean esleitu zituen Arabako Foru Aldundiak, 19,1 milioi euroren truke. 32 hilabeteko epea eman zien Nuño y Pescador, Balgorza eta Aglomerados Los Serranos enpresei proiektua amaitzeko. Hau da, aurreikuspenak betetzen badira, datorren urterako egongo litzateke amaituta.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!