Sara (Bilboko Langile Autodefentsa Sarea): «Jaso ditugun kexa gehienak merkataritza txikikoak izan dira»
Jardin Secreto enpresako langile baten alde dabiltza borrokan, beste askoren artean.
Bilboko Langile Autodefentsa Sarea ezagutu du gaur Hizpidean. Lan harremanen bilakaeraren aurrean, sindikatu tradizionalek utzitako hutsunea betez lanean ari dira Bilbon. Bertako kidea den Sara izan dugu gaur gurean, haien borroka ereduari buruz hitz egiteko, eta azken asteetan zer esana eman duen Jardin Secreto enpresako lan gatazkari buruz.
Oharra | Elkarrizketan zuzenak ez ziren informazio batzuk atera zirela eta, Bilboko Langile Autodefentsa Sareko kideek ohar bat helarazi digute, okerrak argitzeko:
«Bilboko Langile Autodefentsa Sarearen izenean barkamena eskatu nahi dugu eta testu honen bidez elkarrizketan agertzen diren akats pare bat argitu. Espacio Open-Jardin Secreto kasuari dagokionez, alde batetik, langileak zeukan lan-hitzarmena ez zen ostalaritzakoa, kontratuan ez zen hitzarmenik aipatu ere egiten, «espazioaren arduradun» bezala kontratatua zegoen lan baldintza okerragoak zituen hitzarmen baten pean, soldata eta baldintzen bidez ondorioztatu dezakegun bezala. Bestalde, bajaren arrazoia lan istripua ez zela izan esan nahiko genuke ere, baja arrunt bat baizik. Barkatu eragozpenak.»
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Sara (Bilboko Langile Autodefentsa Sarea): "Jaso ditugun kexa gehienak merkataritza txikikoak izan dira"00:23:08
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!