Santiagoko Larrialdien itxieraren kontrako 12.000 sinadura aurkeztu dituzte
Osasun Publikoa Aurrera plataformak 12.000 sinadura aurkeztu ditu Osakidetzako Zerbitzu Zentraletan, Santiago ospitaleko larrialdietako zerbitzuaren eta Gasteizko San Martingo Etengabeko Arreta Gunearen itxieraren kontra. through Alea.eus
Asteazken honetan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari, Iñigo Urkullu lehendakariari eta Jose Maria Perez Ramos Arabako ESIko gerenteari 12.000 sinadura entregatu dizkie Osasun Publikoa Aurrera plataformak.
Urtarrilean Change.org plataforman abiatutako sinadura bilketak hiru eskakizun nagusi zituen: Santiago ospitaleko Larrialdiak ez ixtea, San Martingo EAGa (PAC) berrirekitzea eta Gasteizko osasun zerbitzuak indartzea.
Otsailaren 2an itxi zituzten Santiago ospitaleko Larrialdiak, Txagorritxuko eraikin berrira lekualdatzeko. Orduz geroztik, premiazko arreta aurrez aurre jaso nahi duten herritar guztiek bertara jo behar dute. San Martingo Etengabeko Arretako Gunea, berriz, 2019an itxi zuen Arabako ESIk; hasiera batean udarako behin-behineko itxiera iragarri zuen arrean, 2022ko martxoan itxita jarraitzen du oraindik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!