San Martingo EAGaren itxieraren kontrako protesta gehiago
Pentsionistak, auzokideak eta Osakidetzako langileak batu ziren atzo San Martingo EAGaren berrirekiera eskatzeko, auzo honetako anbulatorioan. Mobilizazio gehiago deitu dituzte. through Alea.eus
Udan itxi zituen ateak San Martingo EAGak, eta behin betiko bihurtu den itxiera honek Olagibeleko anbulatoriora edo Txagorritxu eta Santiagoko larrialdi zerbitzuetara jo beharko duten «auzokideen osasun arreta kaltetuko» duela salatu dute. Izan ere, egoerak hiru guneak dagoeneko gainezkatu dituela ohartarazi dute.
Itxiera «arretaren eta langileen kontrako ezkutuko murrizketa» bat dela salatu dute sindikatuek. Aldi berean, EAGaren berehalako irekiera exijitu dute, langile kopuru berdina mantenduz.
Gainera, Patxi Nicolau ESK sindikatuko bozeramaileak ohartarazi du egoerak «okerrera» egingo duela datozen asteetan, gripearekin
Nicolauk San Martin, Gasteiz Txiki, Zabalgana edo Judimendiko auzo elkarteek emandako babesa azpimarratu du, baita «kezkatuta» dauden herritarrek emandakoa ere, «zuzeneko murrizketa» dela eta.
Salatu dutenez, Osakidetzak ez du zerbitzu hori berreskuratzea aurreikusten eta Gasteizko etengabeko arretako bi puntuen bateratzean eta berrantolaketan justifikatzen du itxiera. Bitartean, Etengabeko Arreta Guneen beharrak betetzeko profesionalak badaudela defendatu dute.
Hurrengo mobilizazioa datorren astelehenean, azaroaren 11n, izango da, 18.00etan Olagibeleko anbulatorioan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!