Salhaketak Santiago Ospitalean jasotako preso baten heriotza salatu du
Santiago Ospitalean gertatutako preso baten heriotza salatu du Salhaketak. Antza bihotzekoak jota hil da presoa ospitaleko langileekin izandako liskar batean Ertzaintzak "gogor" esku hartu ostean. Salhaketak jakinarazi du oraindik ez dutela informazioa kontrastatzerik izan.
Gertatutakoaren inguruan «informazioa biltzeko asmoarekin», Santiago Ospitalean gertatutako preso baten heriotza salatu du Salhaketak. Salhaketak jakinarazi duenaren arabera, ebakuntza baterako lekualdatu zuten presoa Gasteizko Ospitalera. Pairatzen zuen gaixotasun larria zela eta espetxetik ateratze aginduaren zain zegoen presoa.
Slahaketak argi utzi du oraindik ez dutela informazioa kontrastatzerik izan. Antza bihotzekoak jota zendu da presoa Ertzaintzak «irmotasunarekin» ospitaleko osasun-langileekin zuen eztabaida batean esku hartu ostean. Ez dago argi oraindik bihotzekoa momentuan edo beranduago jo dion, esan bezala informazioa kontrastatu gabe baitago.
Presoaren identitatea ezagutu eta gertatutakoa argitzeko helburuarekin egin du Salhaketak gertaera publiko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!