«SALDA BADAGO! EUSKAL HERRIKO V. JARDUNALDI FEMINISTAK» LIBURUA AURKEZTU DUTE
Helburua “Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan bizitakoa ordenatzea zein berreraikitzea, Durangoraino eraman gintuen prozesuaren interpretazio kritiko bat egitea eta hortik irakaspenak ateratzea eta elkarbanatzea” izan da.
Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen harira, ia 3.000 feminista elkartu ziren 2019ko azaroaren 1ean, 2an eta 3an, mugimendu zein borroka feministari buruzko hausnarketak partekatzeko eta aurrerantzean urratu beharreko bideez eztabaidatzeko.
Salda Badago! ekimena jaso nahi izan zuten, otsailaren 15ean, Durangon aurkeztutako liburuan. Ez soilik 3 egun haietan bizitakoa, baizik eta haraino heltzeko prozedura eta ibilbide osoa. Argitalpenean esaten duten moduan, helburua “Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan bizitakoa ordenatzea zein berreraikitzea, Durangoraino eraman gintuen prozesuaren interpretazio kritiko bat egitea eta hortik irakaspenak ateratzea eta elkarbanatzea” izan da. Memoria eraikitzen joateko saiakera bat da aurkezten digutena, egin dutena aitortzeko nahiz etorkizunari begiratzeko.
Emagin ikerketa eta formazio feministarako elkartearen eskutik, prozesu honen sistematizazio lan bat burutu dute. Horretarako, epistemologia feministak eta Abya-Yalan herri-prozesuak aztertzeko erabilitako prozedurak aplikatzen saiatu izan direla azaldu dute. Iturri ugari baliatu dituzte horretarako, besteak beste, eztabaida taldeak, inkesta, errebisio bibliografikoa, ponentzien analisia eta parte-hartze datuen azterketa.
Liburu honetan aztergai ditugun jardunaldietan jasotako eduki politikoez gain, prozesuan emandako urratsak irakurri ahal izango ditugu: Euskal Herriko Mugimendu Feministaren azken urteetako ibilbidea, koordinadoraren sorrera eta antolakuntza eredua, aurrekontuaren kudeaketa, euskara erdigunean jartzeko egindako proposamenak, erasoen protokoloa, estrategia komunikatiboa eta Durangoko azpiegitura taldearen lekukotza. Gainera liburu berean euskara eta gaztelera itzulpenak biltzen dira.
+Info (Entrevista a «Amaia Zufia» en nuestro programa «Suelta la olla»): https://halabedi.eus/es/amaia-zufia-bilgune-feminista-aquello-era-como-un-pequeno-pueblo-feminista-como-un-caldo-que-esta-a-punto-de-salirse-de-la-olla/#
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!