Salburuako Aste Agroekologikoa, auzoetan martxan jar ditzakegun alternatibak ezagutzeko aukera
Bionekazaritzak antolatuta, urriaren 3tik 7ra, Gasteizko Salburua auzoan, auzo ezberdinetan elikadura ereduaren inguruan hausnartzeko aukera egongo da, alternatibak mahai gainean jartzearekin batera.
«Gaur egun mundu mailan eta gure herrian elikaduraen egoera zein den jakiterik nahi duzu? Egoera latz honen aurrean, gure auzoan martxan jarri ditzakegun alternatiba desberdinak daude, ezagutu nahi dituzu?» Galdera hauek erantzun nahi dituzte urriaren 3tik 5era.
Pasta etxean egiteko tailerra, etxean ore-amarekin ogia egiteko tailerra, maila globaletik bertakora garaikoa eta osasuntsua den elikadura berreskuratzeko hitzaldia, mahaingurua… eta bestelako ekimenak egongo dira arratsaldetan.
Horretaz gain, Aste Agroekologikoaren ostean, Gasteizko Bionekazaritza azoka egingo dute urriaren 7an Gasteizko Foru enparantzan.
Jardunaldien kartela
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!