«Salbuespen neurriak» bertan behera uzteko eskatuko dute
Euskal presoen aldeko manifestaziora deitu dute gaur arratsalderako. Urrian, berriz, Arabako itzulia egingo dute. through Alea.eus
Ibilian-ibilian etxerako bidean lelopean, manifestazioa egingo dute gaur Gasteizen, 18:30ean, Bilboko plazatik abiatuta.
Manifestaziorako egin duen deialdian, euskal presoen etxeratze prozesuan «beste urrats bat» emateko garaia dela esan du Sarek. Erakundeak nabarmendu duenez, dagoeneko «atzean utzi ditugu urrunduen dauden kartzelak, lehen graduak edo isolamendua». Halere, «fase zahar» horren itxierak beste fase baten irekiera ekarri behar duela aldarrikatu dute.
Izan ere, erakundeak dio euskal presoek «hamaika oztopo» dituztela oraindik. «Salbuespenezko neurri asko oraindik indarrean daude, eta guk, eta euskal jendartearen gehiengoaren nahiak bezala, neurri guzti hauek bertan behera geratzea nahi dugu», gaineratu dute. Nabarmendu dute euskal presoen %33 baino ez daudela Euskal Herriko espetxeetan.
Gaurko manifestazioaz gain, urriaren 7tik 9ra Araba zeharkatuko duen martxa baten berri eman du Sarek. Orotara, 185 kilometro egingo dituzte Arabako itzulian, eta, besteak beste, Kanpezu, Bernedo, Trebiñu, Zaballako espetxea, Izarra, Amurrio eta Murgia zeharkatuko dituzte. Urriaren 9an amaiera emango diote martxari, Gasteizen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!