Salbuespen espetxe politikarekin bukatzeko Zaballara martxa deitu du Sarek abenduaren 21erako
Urtarrilaren 11an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalaren atarian, Sarek Zaballako espetxera martxa antolatu du abenduaren 21erako "salbuespen espetxe politika behin betiko" bukatu dadin.
Bilboko kaleak beteko dituen urtarrilaren 11ko manifestazio nazionalaren atarian, Sarek mobilizazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan, baita Gasteizen ere, gabonetako testuinguruan eta manifestazio nazionalerako «motorrak berotzeko» asmoarekin. Zaballara martxa izango da abenduaren 21ean, larunbata, eguerdiko 11:30etan Hotel Ruta de Europatik abiatuko den mobilizazioa.
Urtarrilak 11eko manifestaziorako “motorrak berotzeko” mobilizazioak deitu ditu Sarek, Gabonen testuinguruan, lau hiriburuetan:
📆Ab 21ean
1️⃣ Gasteizen · 11:30
2️⃣ Iruñean · 18:00
📆 Ab 27an, Bilbon
📆 Ab 28an, Donostian
>> #AteraBideraPresoakEtxera
https://t.co/OpOIBy4qCb pic.twitter.com/L1fxt1Dyvv— Sare #OrainPresoak👌🗝🕊 (@sare_herritarra) November 26, 2019
Lau ardatzek hartuko dute Sareren mobilizazioetan garrantzia berezia: Gaixotasun larriak dituzten presoen etxeratzea, dispertsio politikarekin amaitzea, motxiladun haurren eskubideak errespetatzea eta euskal emakume presoen egoera eta baldintzak hobetzea. Egoera guzti horiek «salbuespen errealitate» bati ernatzuten diotela azaldu du Sarek.
Datuak ere jarri ditu mahai gainean presoen aldeko euskal preso politikoen aldeko sare herritarrak. Oraindik ere 600 eta 1.1000 kilometrotara urrunduak dauden 142 preso daudela gogorarazi du, eta 42 direla 400 eta 590 kilometro artean dispertsatutako presoak. Dispertsio politika honek dagoeneko 16 senideren heriotza eragin du. Emakume presoen errealitatea lazgarriagoa da oraindik, «are bakartuago eta are isolatuago» baitaude. Espainiar Estatuan dauden 25 emakume presoetatik 12 bakartuta daude, espetxean kiderik ez dutela.
Larriki gaixo dauden presoen egoera ere ekarri dute gogora. 21 dira egoera horretan aurkitzen diren euskal presoak, Sarek preso hauen askatasuna exijitu du. Iragan urrian hil zen Jose Angel ochoa de Eribe Gorbeialdeko presoa, hirugarren graduan zela.
Bilbo betetzeko deia
Sare herritarrak urtarrilaren 11an Bilboko kaleak betetzeko deia luzatu du. Salbuespeneko espetxe politika behin behinekoz bertan behera gera dadin manifestazio nazionala antolatu dute egun horretarako «atera bidera, orain presoak» lelopean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!