#saKKbanaketa traola nagusi sare sozialetan, dispertsioa salatzeko
Goizean goiz, #saKKbanaketa traola nagusi izan da sare sozialetan, dispertsioa salatzeko eta dispertsio politikak ekartzen dituen ezbeharren berri emateko. UdazkenFest, Arabako elkartasun eguna, ospatzeko 24 orduren faltan, bertara joateko deia ere egin dute sare sozialetan: «Azken bidaia, azken paketea, azken … Azkena izan dadila. Bihar #UdazkenFest » idatzi du, besteak beste, @enazazu txiolariak.
Pertsona ezagunak ere aritu dira sare sozialetan #saKKbanaketa traola erabiltzen. Besteak beste, Arnaldo Otegi EHBilduko bozeramaileak eta Sortuko idazkari nagusiak ere bere ekarpena egin du twitteren: «Dispertsioak ez du arrazoi politiko edo juridikorik… Krudelkeria eta mendekuagatik mantentzen dute». Sare herritarrak, Eleak Mugimenduak, Ernai Gazte Antolakundeak edo CNT sindikatuak ere honen inguruan idatzi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!