Saio berezia | ETAk Espainiako presidentea hil zuen eguna
50 urte bete dira ETAk Europako diktadura faxista luzeenaren gobernuko presidentearen aurkako ekintza egin zuenetik.
1973ko azaroaren 20a, Madrilgo (Espainia) Claudio Coello kaleko 104. atariaren parean autoan igarotzekoa da Espainiako presidentea den Luis Carrero Blanco almirantea. Goizeko 9:30ak, hiru euskaldun zain ditu presidenteak, ETAren «Txikia» taldeko kideak dira. Tunel bat eginez eta errepidearen lurrazpian gordetako 80 kilo Goma-2 leherraraziz, Luis Carrero Blanco, bere gidaria eta bere eskolta lanetan dagoen polizi-inspektorea hil zituen ETAk. Ekintza honen bitartez, Euskadi Ta Askatasunak, espainiar erregimenaren barne oreka mantentzen zuen pieza klabea kendu zion hil-urren zen Francisco Franco diktadoreari.
ETAk Espainian burututako lehen ekintza armatua gogoratu dugu gaurkoan Hala Bedi irratian eta ondorengo abesti eta audio hauek zabaldu ditugu uhinetan.
- Etxamendi eta Larralde, Yup lala.
- Carrero Blancoren heriotza dela eta, garaiko NODOaren saio berezia.
- Soak, Carrero Blanco.
- ETAk ekintza beregain hartzeko nazioarteko prentsari 1973ko abenduaren 29an eskainitako prentsaurreko bitxiaren zatia.
- El Ultimo tornillo, Aerolineas Carrero.
- Etxale Apio, Carrero Blanco (Campeon mundial de salto).
- Puagh, Voló, voló, voló.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!