Sahararen aldeko elkarretaratzea deitu dute urriaren 27an
Sahararen aldeko elkarteak elkarretaratzea deitu du urriaren 27an, osteguna, Gobernuak Saharari buruz duen jarrera zuzendu dezan exijitzeko. 19:30etan elkartuko dira Gasteizko PSEren egoitzaren aurrean, Arka plazako 11. zenbakian. Gasteizko herritarrei dei egiten diete parte har dezaten.
Martxoaren 18an jakinarazi zuen Espainiako gobernuak legezko aitortza emateko asmoa duela Marokok Mendebaldeko Sahara inbaditzeari. «Ondorengo deklarazio guztietan, Espainiako gobernuak berretsi besterik ez du egin bere jarrera onartezina», salatu dute.
Nazioarteko zuzenbidearen aurkako erabakia dela azaldu du elkarteak eta, gainera, Marokok saharar herriaren aurka sistematikoki egindako giza eskubideen urraketak babesten dituela.
«Pedro Sanchezen jarrera bere alderdiaren gehiengoak babestu du; horregatik egiten diegu mobilizaziorako deia Arabako herritarrei, Alderdiari Sozialistari exijitzeko berrazter dezala traizio historiko horri emandako babesa», esan dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!