Raul Aduna eta Igor Uriarte epaituko dituzte irailaren 6tik aurrera, Parisen
2013an atxilotu zituzten beste lau kideekin batera epaituko dituzte eta gehienezko eskaera 10 urteko espetxe zigorra izan daiteke. Elkarretaratzea deitu dute Gasteizen.
Igor Uriarte eta Raul Aduna gasteiztarrak epaituko dituzte irailaren 6tik aurrera Parisen, Frantziako epaitegietan. Uriarte eta Aduna 2013ko uztailaren atxilotu zituzten Frantziako indar polizialek, beste lau kiderekin batera. Epaiketan, beraz, sei lagun epaituko dituzte guztira, prozedura korrekzionala baliatuz: gehienez 10 urteko zigorra ezarri ahal diete.
Irailaren 7an amaituko da epaiketa, fiskaltzaren eskaerekin; sententzia, aldiz, iraila amaierarako espero dute.
Elkartasun mobilizazioak
Bi arabarrei elkartasuna adierazteko, ekimen ezberdinak egongo dira gurean. Irailaren 6an, epaiketaren lehenengo egunean, elkarretaratzea egingo dute 19:30tan Andra maria Zuriaren enparantzan, Gasteizen.
Epaiketara ez dira autobusak aterako gasteiztik; aldiz, Arrasaten eta Zarautzen ari dira busak antolatzen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!