Pussy Matic, rock musikaren munduan emakumearen papera aldarrikatzeko jaialdia
«Emakumezkoen papera gutxietsia ikustearekin zeharo nazkatuta» ekin zioten aurreko urtean Pussy Matic festibala antolatzeari. Larunbat honetan jaialdia egingo dute Gasteizen, bertako artista ezberdinen parte hartzearekin.
Pussy Matic jaialdia 2017.urtean jaio zen, helburu argi batekin: rock and rollaren munduan emakumearen papera aldarrikatzea. Arrazoia, berriz, «emakumezkoen papera gutxietsia ikustearekin zeharo nazkatuta gaudelako». Antolatzaileek, argi dute: «Jai aldarrikatzaile feminista dugu hau».
Jaialdi hau egiteko ideia Azkena Rock festibalaren baitan sortu zen, «emakumezkoen presentziaren falta izugarria nabaritu genuelako». Iratxe Goikoetxeak, jaialdiko sustatzaileetako batek, Asturiaseko lagun batekin batera, forma eman zion gutxinaka-gutxinaka jaialdiari. Urtebeteren ostean, ez dago aurrekonturik: inork ez du ezer kobratzen, artista guztiak konpromisoagatik aritzen dira. Are gehiago, lokalean lan egiten dutenek ere ez dute deus ere kobratzen jaialdian.
Larunbatean, jaialdia
Urriaren 27an, larunbatean, jaialdia egingo dute Gasteizen kokatuta dagoen La Perdición motorzaleen lokalean. Biniloak, rock and rolla, frat, soul, rockabillya, nothern soul, garajea eta hainbat erritmu basati entzungai egongo dira 20:30ean hasiko den bigarren edizio honetan.
Zuzenean, bi talde nagusi: The Brew Grass Society eta I Think Soul . Ostean, DJak: Swinging Mammy-O (Hala Bedin 14 urtez aritu zen Happy Hour irratsaioan), Miss Grumpy, Mindre Folklore, Dorleta Rata Jones, Chulina Diablo eta Maddame Medusa.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!