PSOEren desalojo azkarra gelditzeko kalera ateratzeko deia egin du Errakik, larunbatean Gasteizen
Andre Mari Zuriaren plazatik abiatuko da mobilizazioa, 18:00etan, PSOEren desalojo azkarra gelditu. Langile Kontrolpeko Espazioak aurrera leopean.
Abenduaren 10erako mobilizatzeko deia egin du Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak, PSOEren desalojo azkarra delakoaren aurka. Gasteizen Andre Mari Zuriaren plazatik abiatuko da mobilizazioa abenduaren 10ean, 18:00etan. Iruñean ere egingo da, ordu berean, PSOEren desalojo azkarra gelditu. Langile Kontrolpeko Espazioak aurrera leopean.
Okupazioaren kontrako lege proposamenek indarra hartu dute. Errakiren arabera, PSOEk atera duen neurria «horren erakusle nagusia» da: «azken urteotan okupazioaren aurka hartutako neurri larriena».
Huste azkarrak errazten ditu lege berriak, okupatutako espazio bat 48 orduan eta aurretiazko epaiketarik gabe hustea baimentzen du. Orain arte ez bezala, «banketxeek, putre funtsek eta jabe handiek ere bide azkarra erabili ahal izatea» ahalbidetuko dute horrela, Errakik salatu bezala.
Errakik baieztatu du «PSOE eta bere euskarri diren alderdiak jabetza pribatua babesten ari dira guztiaren gainetik», egoera larriagora kondenatuz proletargoa: «batetik, etxebizitza eskubidea urratzen duelako» eta «bestetik, Gaztetxeak, Zentro Sozialistak eta Zentro Sozialak irekitzea ia ezinezko bihurtzen duelako».
«Arazo sozialei aterabide polizial eta penala» ematen ari direla salatu du Errakik, eta «miseria eragiten duten egiturazko arrazoiei erreparatu» ordez, «pobrezia kriminalizatzen eta zigortzen» ari direla. Izan ere, «krisi ekonomikoaren ondorioz pobrezia areagotzen» ari da eta «gero eta gehiago» direla «bizi baliabideetara sarbiderik ez dutenak». «Alderdi politiko profesionalen kontakizunaren arabera, ordea, badirudi arazoa ez dela pobrezia bera, baizik eta pobrearen jokaera; lehentasuna ez dela miseria sozialarekin bukatzea, baizik eta ordena publikoa eta hiritarren segurtasuna bermatzea», azaldu du Errakik.
«Okupazioaren kontrako ofentsibari aurre» egiteko beharra aldarrikatu du Errakik, «bidean batzen goazen indar guztia Estatu Sozialistaren eraikuntzarekin uztartzearekin batera». Adierazi dutenez, «hori baita bizi baliabideen sozializazioa gauzatzeko azken bermea, jabetza pribatuaren behin betiko amaiera ekarriko duena».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!