Protestak Santiagoko larrialdi zerbitzuen itxieraren aurka eta osasun publikoaren alde
Kazerolada egin dute Parlamentuan Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuen itxiera salatzeko. Asko dira osasun publikoan, bereziki Araban, murrizketa politikak salatzeko eta kalitatezko arreta aldarrikatzeko herritar zein langileak egiten ari diren mobilizazioak.
Arabako osasungintza publikoa ataka larrian dago. Otsailaren 2az geroztik Santiago Ospitaleak Arabako ESIko langileek bideratutako pertsonen larrialdiak artatzen ditu soilik. Larrialdi zerbitzuetara joaten diren pertsonak, berriz, Txagorritxura bakarrik joan ahal izango dira. Haserre hartu zuten erabaki hori herritar zein langileek: lehenengoen ustez, kalitatezko arretarik ezingo dutelako jaso; langileentzako, Txagorritxuk ez duelako nahikoa jende izango kontsulta guztiei erantzuteko.
Ehunka lagun mobilizatu ziren larunbatean Gasteizen, Arabako ESIko langileekin batera, Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuen itxiera salatzeko, Osasun Publikoa Aurrera plataformak deituta. Gaur kazerolada egin dute Parlamentuan.
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, bestalde, greba egunak deitu dituzte: Lehen Arretan otsailaren 25ean eta Osakidetza osoan otsailaren 28an. Arabako Lehen Arretako langileek hainbat lanuzte eta mobilizazio egin dituzte azken hilabeteetan, bizi duten «egoera penagarria», murrizketa politika sistematikoak eta osasungintza publikoaren aurkako neurriak salatzeko.
Otsailaren 26an ere deialdi garrantzitsua egin dute sindikatuek osasun-zentroetako kalitatearen alde: manifestazioak deitu dituzte EAEko hiru hiriburuetan. Gasteizen 12:00etan hasiko da Andra Mari Zuriaren plazan, «Hasta aquí hemos llegado osasun publikoan, por unas condiciones laborales dignas» lelopean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!