Protestak hasi dituzte Indesako langileek
Gutxieneko soldata baino ez dute kobratzen, eta lan zama handiak dituztela salatu dute. through Alea.eus
«Soldata diskriminazioa» salatu dute Indesako langileek. Larunbatean lehen kontzentrazioa egin zuten Gasteizko Loma Jeneralaren plazan. Adierazi dutenez, langileek gutxieneko soldata baino ez dute kobratzen –900 euro–, eta enpresak ez du aldez aurretik langileekin adostutako igoera ezarri nahi izan. Protestan sindikatu guztien babesa izan zuten: ELA, LAB, UGT, CCOO, USO eta ESK.
Gainera, gogoratu zuten Jose Luis Cimiano Ogasun diputatuak apirilean adierazi zuela Indesak bere zorra zerora murriztu duela. «Zorra kitatu du soldatak bere horretan utzita, ordezkapenik egin gabe, makineria berritu gabe eta lan kargak handituz». Azpimarratu dutenez, ezintasunen bat duten kolektiboa kaltetzen ari da Indesa, eta denboran mantentzen ari den egoera da.
Indesak gizarte-etxeetako eta egoitzetako garbiketan, ospitaletako arropa garbiketan, egoitzetako eta eskoletako janaria prestatzen, lorezaintzan eta beste enpresa batzuentzat zerbitzuak eskaintzen ditu.
Irailean mobilizazio gehiago egingo dituzte «prekarietatea eta soldata murritzak» salatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!