Protesta egin du Araba Bizirik! plataformak zinegotzien mugarrien martxan
Araba Bizirik! kolektiboa zinegotzien mugarrien martxan izan da azken urteetan multinazionalek, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Arabako lurretan egin dituzten makroproiektu industrialak salatzeko.
Urtero egin ohi dute Gasteizko Udaleko zinegotziek mugarrien martxa, Gasteiz inguratzen duten mugarrien arteko ibilbidea. Araba Bizirik! plataformako kideek ekitaldia baliatu dute bertaratu haien salaketa eta aldarrikapenak entzunarazteko.
Izan ere, kolektiboak salatzen duenez, Arabako lurra arriskuan dago industria makroproiektuen eraginez eta, besteak beste, «abian dauden proiektuak gelditzea» eta «landa eta natura inguruneak babestea» eskatzen dute.
Proiektu horiek «Araban gordetzen dugun altxor itzela erahiltzea suposatuko lukete» eta, horregatik, beharrezkotzat dute «naturgune eta landa eremuko bizimodua defendatzea», «gure kultur nortasunaren ondare ukiezin eta bizitzaren sostengu baitira», «gure gizarte osasunerako ezinbestekoa dena, eta funtsezko ondasun komuna etorkizuneko belaunaldientzat».
Makroproiektu industrialak Araban
Azken urteetan, industria makroproiektuak tarteko, Arabako landa eremua eta ingurune naturala etengabeko erasoak jasaten ari dela salatu dute:
- Zentral eolikoak mendietan. Mendiak zatitu eta industrializatzeak bertako ekosistema eta bioaniztasuna kaltetuko luke. Ekosistema horien balioa ingurumen-eragile ugarik azpimarratu dute eta Foru Aldundiak berak, Mugarri Planarekin, baztertu zuen ustez eremu menditsuetan horrelako azpiegiturak jartzea.
- Megaparke fotovoltaikoak balio agrologiko handiko lurretan. Lekuko nekazaritza eta abeltzaintza arriskuan jartzen du megaparke fotovoltaikoak proiektatu dituzten lurretan eraikitzeak.
- Nekazaritza ekoizpen industriala eta intentsiboa areagotzea, elikadura sistema jasangarrien aldeko irizpide ororen aurka eginez.
- AHT-ak soilik erabiliko duen trenbide plataforma berriaren eraikuntza, egungo trenbidearekiko paralelo doana eta kalte natural, sozial eta ekonomiko neurrigabea dakarrena.
Urriaren 23ko manifestazioa
Gauzak horrela, urriaren 23an Gasteizen egingo den manifestaziora bertaratzeko deia luzatu nahi izan dute, «lurraren defentsan indarrak batzeko».
Manifestazioa Araba Bizirik! osatzen duten kolektiboen iragarri zuten uztailean: AHT-rik EZ!, Arabako Mendiak Aske, Elikadura Iraunkorraren Aldeko Mugimendua eta Proiektu Honi Ez! plataformek, hain zuzen.
Urriaren 23an izango da, arratsaldeko 18:30etan, Bilbo plazatik abiatuta.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!