Proiektu enpresarial handien kontra agertu diren Arabako kontzejuei babesa adierazi die Araba Bizirik!-ek
Era berean, Administrazioa seinalatu dute enpresekin lerrokatzeagatik eta Arabako herriak babesgabe uzteagatik. Ingurune naturalarekiko dagokion defentsa-lana egiteko eta lurra pobretzen ez duten alternatiben alde egiteko ere eskatu diete instituzio publikoei.
Araba Bizirik! plataformak agerraldia egin du gaur, irailak 14, Elorriagan, Arabako Kontzejuen Elkartearen egoitzan. Jakitera eman duenez, hainbat enpresa handik Arabako lurralde osoko kontzejuetan azpiegitura handiko proiektuak aurkeztu dituzte. Kontzeju asko kontra agertu dira, eta Araba Bizirik! kolektiboak «laguntza eta elkartasuna» adierazi nahi izan die publikoki.
Ingurumenari kaltea
Enpresa handiek Arabako lurretan egin nahi dituzten megaproiektu horiek kaltegarriak dira ingurune natural eta landa eremuarentzako. Araba Bizirik!-ek azaldu duenez, arriskuan jartzen dituzte paisaia bera eta ingurune naturalarekiko koexistentzia eredu orekatua: «biodibertsitatea, paisaia eta baita nekazaritza eta abeltzaintza ere, modu itzulezinean aldatzea» ekarriko lukete. Aurretik ere, irmoki salatu du Araba Bizik! plataformak Araban planteatzen diren makroproiektu industrialak eta ingurunearekiko ekarriko duten kaltea.
Kontzejuen subiranotasuna ez da errespetatzen
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden naturagune babestuek Araban dute hedadurarik handiena; horien kontserbazio baldintza onak, neurri handi batean, ingurune horiek duten izaera publikoagatik mantendu izan dira, eta baita lurraldeko herriek landa jardueraren tutoretza, kontserbazio eta oreka mantentzen arrakastaz egin izan duten lanagatik ere.
Horrelako enpresa eta makroproiektuen «abusu eta mehatxuek» «presio handia» egiten diete kontzejuei. Hala ere, Administrazio Publikoa enpresekin lerratu da eta, kasurik onenean, «ez du ezer egin». Horrek «babesgabe sentsasio handia» eragiten die kontzejuei eta arriskuan jartzen du hauen subiranotasuna.
Aministrazio Publikoa enpresen alde
Araba Bizirik!-ek salatu du Administrazioak ez dituela berak onartutako irizpideak betearazten. Enpresek aurkeztutako proiektuek «ez dituzte errespetatzen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 2019an onartutako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen printzipio gidariak, ez eta baliabideen jasangarritasun eta ekonomia irizpideak ere».
Administrazio Publikoari eskatu diote «ingurunea jasaten ari den jazarpenaren eta espoliazio-arriskuaren aurrean» dagokion «defentsa-lana» egin dezala. Horretarako, «azpiegitura edo energia berriztagarrien proiektuen garapenerako benetako itun sozial bat» ezarri beharko luke plataformaren ustez, herriaren parte-hartzea kontuan hartuko duena.
Enpresen alde egin beharrean, Arabako ingurune naturala eta laborantza lurrak elkortzen eta pobretzen ez dituzten alternatiben aldeko neurriak hartzeko ere eskatu diete instituzio publikoei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!