Presoen osasunerako eta komunikaziorako eskubideak aldarrikatzeko mobilizazioa egin dute Gasteizen
Sarek eta Etxeratek deitu dute mobilizazioa eta babesa eman dio Salhaketa Arabak. Covid-19a dela eta orain galdu diren komunikazioak berreskuratzea eskatu dute eta presoen osasun-baldintzak hobetzeari lehentasuna emateko garaia dela aldarrikatu.
Mobilizazioa egin dute gaur, Santiago ospitalearen aurrean, Sare eta Etxerat elkarteek deituta. Salhaketa Arabak ere eman dio atxikimendua deialdiari. Besteak beste, presoen osasun egoera eta baldintza delikatuen berri eman nahi izan dute, eta senideen komunikatzeko eskubidearen urraketarekin amaitzeko garaia dela aldarrikatu: «Bada garaia eskubide hori berreskuratzeko, familia-loturari eusteko, modu humanizatuan jokatuz».
Azken aste honetan euskal presoen senideek eman dute jakitera, espetxeetako zuzendariei bidalitako gutunen bidez, azken bi urteetan komunikazioak galtzen ari direla, berrogeialdiak direla eta. Kontuan izan beharra dago, azaldu dutenez, kasu askotan EAEtik eta Nafarroatik kanpoko espetxeetara joan-etorriak egiten dituztela presoen senide eta lagunek, eta askok eta askok urruneneko espetxeetara bidaiatzen daramaten urte luzeek nekea pilatu egiten duela.
Sare eta Etxeraten ustez, nahikoa denbora igaro da esperientziatik ikasteko eta pandemiaren aurrean bestelako neurriak aplikatzen hasteko, murriztaileenetatik haratago: «Gainerako gizarte-eremuetan pandemiaren aldaera berriari malgutasun handiagoz heltzeko benetako urratsak ematen ari direla kontuan hartuta, espetxeetan ere erantzukizunez eta ausardiaz jokatu behar da, egoera oso gogor bati oztopo gehiago erantsi gabe.»
Hainbat dira proposatu dituzten neurriak. Horien artean Covid-19a dela eta orain galdu diren komunikazioak berreskuratzea; antigenoen miaketa masiboak ezartzea denbora-tarte laburretan; berrogeialdietarako espazio nahikoak egokitzea positiboen kasuetan; kasu horietan, presoek, gutxienez, telefonoz komunikatzen jarraitu ahal izatea, eta senidearekiko inkomunikazioaren ziurgabetasuna saihestea.
Santiago erietxean elkarretaratzea eginda, bat egin nahi izan dute eragileek osasungintza publikoak bizi duen «alarma-egoeraren» aurrean emandako mobilizazio sozial eta politikoekin. Osasun-zerbitzu publikoaren lehentasunezko arretaren defentsan mintzatu dira bozeramaileak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!