Presoen auziari aterabide bat emateko eskatu dute Gasteizko jaietan
Sare Herritarrak manifestazioa egin du Gasteizen aktibazioa eta konpromisoak eskatzeko jendarteari eta instituzioei.
Sare Herritarrak manifestazioa egin du Gasteizen larunbatean, jaiak «ofizialki» hasi baino egun bat lehenago.
Presoaren auziari «aterabidea eman eta elkarbizitzan aurrera egiteko guztion aktibazio eta konpromisoa beharrezkoak» direla adierazi nahi izan dute mobilizazioan, hala zehaztu dute bozeramaileek.
Gogoratu dutenez maila instituzional, politiko, sindikalean eta sozialean lortu dituzten akordioek «euskal jendartearen %85a baino gehiago ordezkatzen dute».
Zentzu honetan, hiru izan dira mahaiaren gainean jarri dituzten eskaerak: urruntze politikaren amaiera, larriki gaixo diren presoen etxeratzea eta gaur egungo egoera ahalbidetzen duen salbuespenezko legedia bertan behera geratzea.
Abian da manifestazioa!!
DENOK BATERA PRESOAK ETXERA#korapiloakaskatzekouneada pic.twitter.com/vGsE2WABGO
— Sare Gasteiz (@SareGasteiz) August 3, 2019
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!