Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko mobilizazioa, abuztuaren 5ean
Abuztuaren 5ean, asteazkena, agerraldia egin dute Gasteizko Arka Plazan, Caminante estatuaren ondoan, euskal preso politikoen aldeko eragileek. Sare eta Etxerateko ordezkariak Gasteizko jaietan preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde agertu izan diren beste hainbat eragilerekin batera agertu dira: ostalaritza ekimena, Gasteizko txosnak, Gasteizko Blusak eta Neskak eta senideak, besteak beste.
Datorren abuztuaren 5ean, Gasteizko jaietan, Etxera eguna ospatuko da presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde. Egitaraua egun osokoa izango da: 15:00etan, herri bazkaria Landatxo kiroldegian; 20:00etan, elkarretaratzea Andre Maria Zuriaren plazan; eta 20:30ean, kalejira txosnetaraino. 21:00etan ekitaldia egingo dute txosnagunean, eta, ondoren, egun horretako kontzertuak eta pintxadak hasiko dira: Erasoz Erantzun, Ezta Ilen, Akerbeltza erromeria, Bitsa Jaia eta Beñat & Isdeo Jimmy Dazz Session.
Asteazkeneko agerraldiarekin, abuztuaren 5ean arratsaldeko 20:00etan Andra Mari Zuriaren Plazatik abiatuko den «ETXERA» manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu nahi izan diote Arabako jendarteari.
Azaldu dute 34 urte baino gehiago eman dituztela urruntze politikaren amaiera eskatzen, «ankerra eta gizagabea» zelako. Baina adierazi dute «urruntze politika hori gainditzeak ez duela berekin ekarri euskal presoen eskubideen urraketaren amaiera, etxerako bidea oztopatzen duten salbuespen neurriak eta eskubide urraketak arau direlako oraindik».
Salatu dute etengabeak direla fiskaltzaren eta Auzitegi Nazionalaren erasoak eta mendekuan oinarritutako jarrerak, «konponbidea zapuztu eta herri hau iraganean iltzatu nahi dutenak». Horren adibide gisa aurkeztu dituzte Euskal Herrian azken hilabetetan eman diren gradu erregresioak.
Gogorarazi dute ez dutela «inongo pribilegiorik» eskatzen. Salbuespena indargabetu eta lege arrunta aplikatzea da eskatzen dutena, eta «euskal preso guztiak etxera bidean jartzeko unea» dela aldarrikatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!