Prekarietatearen kontrako ibilaldia antolatu du Ernaik Aiaraldean
“Bizitzak biziarazi, prekarietateari aurre egiteko martxan!” martxa prekarioa antolatu du Ernai Aiaraldeak datorren ekainaren 13, 14 eta 15ean. through Aiaraldea.eus
Ernai Aiaraldearen oharra
Gazteon bizitzak prekarietatez ardaztuak izan dira, miseriara kondenatu eta miseria horretaz aberasten dira botere ekonomiko eta elite enpresarialak, gazteak bizirautera kondenatuz. Bizitza eta kapitalaren arteko talkan gure artean saretu eta kolektiboki borrokatzea dagokigu.
Ikasturte hasieratik Prekarietatearen aurka sartuz eta antolatuz joan gara eskualdeko gazteok, baita lan gatazka ezberdinetan murgilduta dauden lantokietako langileekin ere, Tubos Reunidos eta Aiala Vidrioko langileekin esaterako.
Ekainean burutuko dugun martxa prekarioak borroka honetan urrats berri bat ematea du helburu. Bizitzako alor desberdinetan pairatzen dugun prekarietateari (Lan esparruan, ikasketetan, etxebizitza bat bilatzerako orduan…) maskara kendu eta problematika sektorial horiek borroka integral baten baitan kokatu.
Eskualdeko langile mugimenduaren artean harremanak eraiki eta hau saretzeko helburua ere badu martxa prekarioak. Lan gatazka desberdinetan murgilduta dauden lantokietako beharginekin harremanak egin eta beraiekin batera Aiaraldean duintasunez lan bizi eta ikasi nahi dugula aldarrikatuko dugu.
Martxa Ekainaren 13an abiatuko da Saratxoko industriagunetik eta hurrengo egunean Aretara iritsiko da. Bidean Tubacex, Valbospain, Tubos Reunidos, Lidl eta Berriak supermerkatuetako langileei elkartasuna adieraziko diegu. Hitzaldi eta tailerretarako tartea ere izango dugu baita Joko aretoak, hezkuntza sistema eta, tokiko nekazariekin batera, egungo kontsumo eredu basatia salatzeko tartea ere ekimen desberdinen bitartez.
Lehenengo gaua Luiaondon egingo dugu, bigarrena, aldiz, Aretan. Ekainaren 15ean, ordea, Gasteizera abiatuko gara martxa prekario nazionalean parte hartzeko.
Bestalde, maiatzean aurkeztu genuen martxa prekarioa osatzen gabiltza gutxinaka, Gaur bost lantoki prekario berri gehitu ditugu mapan: Tubacex TTI Amurrio, Tubacex TTI Laudio, Tubacex Aceralava, Guardian eta Megatech enpresak. Bertan ohikoak dira enpresarien mehatxu eta txantaiak, ETT bidezko kontratazio basatia, greba eskubidearen urraketa… informazio gehiago.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!