Prado 4ko bizilagunak «erroldarik gabe eta etxegabetze arriskuan» daudela salatu du Etxebizitza Sindikatuak
"Etxegabetzeen inpunitatea borrokatzeko eta instituzioen konplizitatea seinalatzeko", elkarretaratzea deitu dute martxoaren 31an, 19:00etan Prado kaleko 4. zenbakiko blokearen parean.
Orain bi aste zabaldu zen berria: hiru pertsona atxilotuak izan ziren Gasteizen, talde kriminal bezala, alokairuarekin iruzurra, azpierrendamendua, errolden faltsutzea eta mehatxu eta derrigortze delituak egotzita.
Etxebizitza Sindikatuak agerraldia egin du gaur Prado kaleko 4. zenbakian, gertakarien harira, kaltetutako pertsonekin batera. Salatu dute, besteak beste, arduradunak atxilotu arren kaltetutako pertsonen egoerak okerrera egin duela: «kontratu eta erroldarik gabe jarraitzen dute, etxegabetze arriskuan, etxeetan pilatuta eta inolako etxebizitza alternatibarik gabe».
Gainera, aurreko ostiraletik argindar mozketak ere jasan dituzte bizilagunek, azpierrentatzaileak jaitsi egin duelako kontratatutako tentsioa. «Ezkutuko argindar mozketa» dela salatu du Etxebizitza Sindikatuak.
Etxejabeak, azpierrentatzaileak eta instituzio burgesak arduradun
Batetik, etxejabe eta errentatzaileak seinalatu ditu Sindikatuak pertsona batzuen babesgabetasun egeora erabiltzen dutelako etekinak ateratzeko, «bide extralegal zein ilegalak erabiliz, mehatxu eta derrigortzeen bitartez, gela batean pertsonak pilatuz, alokairuaren baldintzak aldatuz, espazioen pribatutasuna urratuz edota hornidurak moztuz». Azpimarratu dute «ez dela egoera isolatua».
Bestalde, «instituzio burgesen ardura» ere nabarmendu dute, Gasteizko Udalarena zehazki. Izan ere, udalak errolda eskuratzeko jartzen dituen zailtasunek «iruzur eta abusuen menpe» uzten dute jendea.
Gainera, azaldu dutenez, «lehen baino babesgabeago» utzi ditu kaltetutako bizilagunak udal adminisitrazioak: «etxebizitza alternatibarik ez eskaintzeaz gain, etorkizuneko abusuak eteten ere ez da saiatu».
Etxegebetzeak gelditu eta errolda bermatu
Etxebizitza Sindikatuak hiru eskakizun plazaratu ditu: maizterren kontrako etxegabetze prozesu oro etetea, baldintzarik gabe; hornidura berrezartzea; eta errolda kaltetutako pertsonentzat.
Elkarretaratzea ostiralean, etxegabetzeen aurka
«Etxegabetzeen inpunitatea borrokatzeko eta instituzioen konplizitatea seinalatzeko», elkarretaratzea deitu dute martxoaren 31an, 19:00etan Prado kaleko 4. zenbakiko blokearen parean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!