Potato taldearen azken kontzertuko kartela aurkitu dute Gasteizko Gaztetxeko obra-hondakinetan
Gaztetxea obretan dago. Hurrengo hilabeteak obretan emango dituzte eta hankaz gora jarriko dute Muinoko Etxea. Eszenatokia atondu, komunak garbitu -hau ezin dugu konfirmatu-, teilatua aldatu… Hori dela eta, obra-hondakin ugari sortzen ari dira egunez egun.
Teilatuak urte asko daramatza bere horretan, beraz, beste garai batzuetako altxorrak topatu dituzte. Haietako bat, Araba Tomorrowk jakin duenez, «Potato. Azken Kontzertua» jartzen duen kartela.
Hau topatu bezain laster, antropologia talde batekin jarri ziren harremanetan Gaztetxeko asanbladako kideak. Zoritxarrez, oraindik ez dute erantzunik jaso. «Azken Kontzertua jartzeak ez digu pista handirik ematen. Ez dakigu 1996koa, 2004koa edo 2015ekoa den kartela», esan du Paco Etxebarriaren bilobak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!