O no será-Edo ez da izango: Zaintzak kolektibizatu zahartzaro duin bat ipar
Zaintzak erdigunean jartzen jarraitu nahi dugu, kasu honetan, arkitekturan eta gure etxebizitza proiektuetan. Horren inguruan hausnartzeko Irati Mogollón elkarrizketatu dugu.
Zaintzak erdigunera ekartzeko aldarria darabilgu azken boladan mugimendu feministan eta, ildo honetatik, iragan berri den martxoaren 8ko eskakizun nagusia zaintza sistema publiko eta komunitarioa izan da.
Zaintza pertsona ororen eskubide eta betebehar gisa ulertuta, kolektiboa izan behar duela sinetsita gaude. Heteropatriarkatuak eta kapitalismoak, ordea, kontu pertsonal edo indibiduala bailitz, produktibotzat jotzen ez dituen heinean, zaintza lanak familien esku geratzeko mekanismoak garatu ditu, eta zehatzago joanda, sexu-genero sistemaren araberako lanaren banaketa dela medio, emakumeongan jausi da eginkizun horien ardura.
Zaintza duin baterako eskubidea pribilegio bihurtzen ari den honetan, sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoa aldarrikatzeaz gainera, ezinbestekoa iruditzen zaigu bestelako ereduak ere lantzea. Izan ere, familia eredu tradizionaletik harago antolatutako jendartea dugu amets edo helburu, eta dagoeneko errealitate eta bizi eredu anitzak ditugunez, gaur egun zaintzaren beharrei erantzuteko nagusi den ereduak ez digu balio.
Esan bezala, zaintzak kolektibizatzeko estrategiak jorratu eta horretarako bideak aztertu beharrean gaudela uste dugunez, gaurko irratsaioan horren zabala den gaiaren erpinetako bati heldu nahi diogu: zaintza beharrak komunitatean asetzeko formula posibleez arituko gara, besteak beste, etxebizitza komunitarioen eredua, zahartzaroaren ongizatea ortzimugan dugula.
Horretarako, gonbidatu berezi bat izan dugu gaurkoan gurean: Irati Mogollón García. Soziologian doktorea da, “Ikasketa feministak eta generokoak” masterra egina du eta bere tesia “Estrategias colectivas de sostenibilidad de la vida en tiempos de crisis” izenburupean aurkeztu zuen. Ekonomia feminista, bizitzaren jasangarritasuna, zahar-ahalduntze feminista eta hirigintza feminista ditu ardatz nagusi. Gainera, 2019an argitaratu zen “Arquitecturas del cuidado: hacia un envejecimiento activista” liburuaren egileetako bat da.
Saioa girotzeko Gata Cattanaren «Mami, que voy pa’la mani» eta «Atlanta» abestiak izan ditugu eta baita aurtengo martxoaren 8rako egindako «Feministok sua» ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!