O no será-Edo ez da izango: XV. Feministaldia eta Emakume* Abertzaleen VIII. Topaketa Feministak
Abenduaren 12an, izango diren Emakume* Abertzaleen VIII. Topaketa Feministen "Araka ditzagun gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dizkigunean" eta abenduaren 14tik 19ra burutuko den XV. Feministaldiaren kultura jardunaldiak.
Aurten ere, Feministaldia Kultura Feminista Jaialdia gure artean izango dugu, XV. edizioa ospatzen. Badakigu ez dela urte erraza izaten ari eta, akaso, horregatik beragatik, ezinbestekoa da feminismoetatik eta sorkuntzetatik, bizigarria izango den beste mundu bat irudikatu eta eraikitzea.
Garai distopikoak bizi ditugun arren, non kutsatzea beldur handiena bilakatu zaigun, aldarrika ditzagun elkar-kutsatzeko beste modu eta eduki batzuk. Kutsatu eta deskutsatu ditzagun pentsamendua eta gorputzak eta ez diezaiogun uko egin utopiak sortzeari.
Hauxe da Feministaldiak egindako gonbitea eta aurtengoa XV.edizioa «Kutsatu» abenduaren 14tik 19ra bitartean izango da.
Bestalde, “Maite ditut, maite, gure bazterrak…” kantatzen genuen behinola. Eta halaxe da, izan ere: arreta handiz aritu gara geure bazter pertsonalak zein kolektiboak deskubritzen, maitatzen eta zaintzen. Bien bitartean, eraldatzen joan gara pixkana-pixkana; eraldatzen joan gara gu, eraldatzen joan da jendartea, eraldatzen gure borroka-eremuak… Eta ez dugu autokonplazentzian erori nahi. Horrexegatik abiatu gara aditz berrien bila, ekintza berrien bila… Transformazio prozesu etengabe honen baitan, orain artean zapaldu bako kokalekuetara eramango gaituzten praktika berrien bila. Has gaitezen, ba, arakatzen…» Miren Amurizaren hitzek deskribatzen duten bezela, aurtengo Emakume* Abertzaleen VIII. Topaketa Feministen berri izango dugu, «Araka ditzagun gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dizkigunean» izenburuaren lelopean.
-
O no será-Edo ez da izango: XV. Feministaldia eta Emakume* Abertzaleen VIII. Topaketa Feministak??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!