O no será-Edo ez da izango: Preso politiko emakumeen bizipenak espetxean
Aste honetako irratsaioan ere euskal preso politiko emakumeek kartzelan bizi dituzten egoerez hitz egin dugu. Horretarako, estudioetan solaskide izan ditugu Ekhiñe Eizagirre eta Maite Aranalde.
Azken urteetan preso dauden emakumeek eta beste disidente sexualek kartzelan bizi duten egoerari arreta jartzen hasi zaio sektore batzuetatik eta hainbat ekimen jarri dira abian. Ekhiñe eta Maiterekin hitz egin dugu espetxearen izaera eta biolentzia heteropatriarkalez; baita presoen artean garatzen diren elkar-zaintzez, erresistentziez, umoreaz, maitasunaz, eta sexualitateaz ere.
Ia dena
Ia dena dago hemen zorura iltzatuta:
ohea, mahaia…
Aulki moduko harria ere lurrari lotuta,
Komun-zuloa eta iturria paretaren kontra estu helduta.
Horrela nahi gatuzte, kate motzean ongi lotuta,
eta horregatik diot ia guztia dagoela,
zabor-ziega honetan ezin mugituta eta lotuta,
gure gorputzak etengabeko iraultzan dabilzkigun bitartean.
Ekhiñe Eizagirre
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!