O no será-Edo ez da izango: PETARE Miren Egigurenen puskak
Ikasturte honetako gure lehenengo saio honetan liburu baten aurkezpenarekin gatoz. “PETARE, Miren Egigurenen puskak”.
Alde batetik, idazlea elkarrizketatu dugu, Leire Ibarguren Agirre, Azpeitian jaioa, Antropologia Sozial eta kulturalean lizentziatua, eta egun, Fisika eta Kimikako irakaslea bigarren hezkuntzan. Ikasketa feministetan masterduna, eta Bilgune Feministako eta Emagineko kidea da.
Eta bestetik, liburuaren protagonista bera ere gonbidatu dugu uhinetara, Miren Egiguren bidaniarra, 47 urte eman ditu Venezuelan, Caracasko auzo pobreenean, Petaren, besteak beste. Irakaslea formazioz eta lanbidez, baita ekintzailea ere. Emakume erreferenteen zerrendara beste bat gehitzeko.
Saioa Miren Egigurenek edo Leire Ibargurenek liburuan aipatutako abesti hauekin girotu dugu: Ali Primeraren «Techos de cartón», Anariren «Autodefinitua» eta Ruper Ordorikaren «Zaindu maite duzun hori». Eta amaitzeko Jon Garañoren bi kortoen erreferentziarekin utziko zaituztegu: «El metodo Julio» eta «La casa del Nazareno«.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!