O no será-Edo ez da izango: O no sera pandemia garaian (II)
Konfinamenduan ekoiztutako bigarren saioa dakarkizuegu, bakoitza bere etxetik aritu da mosaiko hau osatzen, egoera ertz ezberdinetatik aztertzen jarraitzen duena.
Konfinatuta gauden bitartean egindako bigarren saioa da hau. Aurrekoan bezala, erreminta berriak ezagutzera behartuta gaude, O no será – Edo ez da izango mosaiko bezala osatu dugu berriro ere. Irratsaio honetan koronabirusak sortutako edo areagotutako krisia aztertzen jarraituko dugu.
Aurreko saioan bezala, emakume* ezberdinen audioekin hasi dugu saioa. Baina kasu honetan, kolektibo hauen hausnarketekin: Klitto!, LABeko Idazkaritza Feminista, Sorginenea, Euskal Herriko Emakume Migratu eta Razializatuen Sarea, B.A.L.A., Bilgune Feminista eta Emakumeok Gerraren Aurka. Erantzun beharreko galdera hau zen: konfinamenduan zein esperientzia eta zein ikasketa jasotzen dugu gerora baliagarria, aberasgarria… izan daitekeena?
Lehenengo elkarrizketa Garazi Goienetxeari, Mahai Tekniko Feministako kideari, egindakoa da. Mahai Tekniko Feminista martxoan sortu zen koronabirusaren krisia lehertu zenean eta ordutik kide feministek lanean jarraitu arren, ez dugu ezer gehiagorik jakin, horregatik nahi genuen ezagutu haien lana, emandako pausoak eta eman beharrekoak. Bigarren elkarrizketan, Covid-19aren eraginez gizarte arrisku egoeran dauden Gasteizko ume eta nerabeen errealitatera gerturatuko gara kale hezitzailea den Idoia Martinez de Lahidalga Ibarrolaren eskutik.
Amaitzeko, agenda ohar digital batzuk bota, hemen ere topatu ditzakezuenak eta aurrekoan bezala, konfinamendurako gomendio hauekin agurtzen gara bi aste barrura arte!
Esatea, saioa Ceumar Coelhoren «Samba de la utopia» eta Amaia Zubiriaren «Hala ere» abestiekin girotu dugula.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!