O no será-Edo ez da izango: O no será | Bollerismoa harresien bi aldeetan
Bollerismoa. Identitate boleroa, identitate disidentea da, heteropatriarkatuaren normetan. Egitura heteropatriarkala errotik jartzen du zalantzan. Harreman sexu-afektiboetako genero rolak, familia nuklearra… Bollerismoak sistema zirikatzen du, sistemaren etsaia da. Sistemaren etsaiak, menperatu egin nahi ditu sistema berak, eta horretarako, kartzela deitzen zaion egitura sortu du.
Bollerismoa eta kartzela. Kartzela da sistemak gaizkiletzat hartu dituen subjektuen errepresio mekanismorik bortitzenetako bat. Hala ere, barrote fisiko eta erlazio anker horietatik at ere, gure hiri, auzo eta herrietako egunerokotasunean, sistema berak ezarri dizkigun hainbat barrote aurkitzen dugu; ez agian kartzelakoak bezain fisikoak, baina bai plano sinbolikoan; hau da, harremanak, eta mundua interpretatzeko dugun prisma, errotik gurutzatzen duen horretan.
Horretarako, bi errealitate ekarriko ditugu gaur. «Identidades lésbicas, más allá de las fronteras» dokumentaleko Gasteizko lau kolektibo lesbianisten (ALA, GazteLesbos, Pikarrai eta 7menos20) testigantzak izango ditugu gurean. Baita “Cárceles bolleras” dokumentalaren zuzendariarekin, hots, Cecilia Montagutekin egingo dugun elkarrizketa (gaztelaniaz da) ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!