O no será-Edo ez da izango: ‘Moio, gordetzea ezinezkoa zen’, historia berriro errepikatu ez dadin
Kattalin Minerrek idatzitako azken lanera gerturatuko gara, Talkan egindako aurkezpena baliatuz.
O no será/Edo ez da izango irratsaioaren saio berri honetan Kattalin Miner Perez idazle hernaniarraren azken lanaren aurkezpena ekarri nahi izan dugu gurera. Urtarrilaren 17an Talkan, Gasteizko gune feminista autogestionatuan, «Moio, gordetzea ezinezkoa zen» liburuaren nondik norakoak ezagutzeko abagunea izan genuen. Bide batez eta saio honetan, Talkari ongietorria eman eta gure babesa eskaini nahi izan diogu: Ongi etorriak berriz ere auzora!
Abenduaren 6an egin zuten publiko Gasteizko hainbat emakume*, bollera eta transek Talka espazio feministaren okupazioa. Ia urtebete pasa da Talka jaio zenetik, alde zaharreko Alava-Velasco jauregia okupatu zutenetik; baina okupazioak ez zuen luze iraun orduan, legez kanpoko kaleratzea tarteko. Auzoko emakume*, bollera eta transentzako elkargunea izatea nahi dute, baita elkarzaintzarako eta erreferentziazko gune bat ere. Auzoarekin batera eraiki nahi dute, beharrak modu eraikitzaile batean asetu nahi dituzte, horregatik “Ataketatik elkarbizitza” leloaren aldarrikapena. Talka Korre kalean kokatuta dago, 33. zenbakian, hain zuzen ere, Adolfo Dominguezek aurretik okupatutako espazio berean. Azkenengo berriak ezagutu nahi izanez gero, twitterrera edota gnusocialera jo dezakezue. Irratsaio honen hasieran Talkako kideen hitzak jasotzen ditugu, lokal hori okupatzearen zergatiaren eta baita espazio ez mistoen beharraren inguruan ere.
Irratsaioaren bigarren zatian berriz, «Moio, gordetzea ezinezkoa zen» liburuaren nondik norakoak jasotzen ditugu bere autorearen eskutik. Liburu honetan, egun, oraindik tabu diren bi gai jasotzen dira, transfobiarena eta suizidioarena, alegia. Egun puri-purian dauden gaiak dira, lanketa batetarako premia daukatenak, bai gizartearen aldetik orokorrean, baita mugimendu feministaren aldetik ere; hausnartzeko, ikasteko eta irakurketa politiko bat egiteko baliogarri izan daitekeena.
Liburuaren oinarria ez da Moio nor den azaltzea, transfobiak dakarrena azaltzea baizik, bere ondorio larriak eta bortitzak. Horrekin batera, eta autoreak berak aipatu bezala, transfobiak ekarritako heriotza hori memoria sozialean jasotzeko beharra ikusi da, herriaren historiaren parte ere badelako.
Saioan laguntzeko Maialen Lujanbiok 2017ko Txapelketa Nagusiko Finalaurrekoan botatako hiru bertsoak eta Charlie Peck-en Home bertsioa eta Anohni-ren 4 degrees abestiak izan ditugu.
-
O no será-Edo ez da izango: 'Moio, gordetzea ezinezkoa zen', historia berriro errepikatu ez dadin??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!