O no será-Edo ez da izango: Izan ahal da euskaltzale feminista izan gabe?
Gaurko saioan Lorea Agirre Dorronsoro izan dugu, eta euskara eta feminismoa non gurutzatzen diren aztertu dugu.
Gaurko gure saioan Lisipe bildumako beste ale batekin gatoz, “Trikua esnatu da” saiakerarekin, hain zuzen ere. Bilduma horren oinarrian daude euskara eta feminismoa, feminismoa eta euskara, baina gutxi teorizatu da, orain arte, bata eta bestearen arteko harremanaz, nahiz eta nabarmena izan elkar zeharkatzen dutela hizkuntzak eta generoak. Beraz, saiakera horrekin, euskararen eta feminismoaren arteko harremana aztertu nahi izan dute autoreek, Lorea Agirre Dorronsorok eta Idurre Eskisabel Larrañagak.
Gaur egun emakume izateak eta euskaldun izateak bazterretan kokatzen gaitu, jendartean leku batean edo bestean kokarazten gaituzten bi ezaugarri baitira, bigarren mailakoak izatera eramaten gaituzten bi kategoria. Liburuaren tesi nagusi bat da botere-sistemek emakumeak eta hizkuntza minorizatuak menperatzeko estrategia komuna darabiltela: naturalizazioa. Emakumea eta euskalduna modu berean naturalitzen direla esaten dute, biak baitira bigarren mailakoak, biak daude zaintzari eta eremu pribatuari lotuak eta ez politikari, borrokari edota lehiari lotuak.
Feminismoaren korronteak eta praktikak euskalgintzan txertatzearen aldeko apustua egiten dute Agirrek eta Eskisabelek, subordinatzea eta menderatzea euskaraz ere egin daiteke eta. Sinetsita gaude, eta halan esaten dute autoreek, “menderatzeko prozesuan elkar elikatzen duten moduan, haietatik askatzeko bideak ere elkarren indartzaile direla». Beraz, euskarak eta feminismoak nola elkarreragin dezaketen bata bestearengan, euskalgintza eta feminismoaren gurutzaketaren nondik norakoak eta horien aliantzaren arteko apustua egiten da liburuan.
Biak dira, feminismoa eta euskalgintza, indibidualki zein kolektiboki ahalduntzeko eta boteretzeko lekuak, bigarren mailako borrokatzat tratatuak izanagatik ere, elkarren arteko aliantzak ukaezinak baitira.
Saioa girotzeko No Name: tiriti! taldearen Aldatu joera, milaka aukera abestia, Maria Merce Marçal poeta kataluniarraren Divisa poema eta horretan oinarritutako El Diluvi taldearen I tu, sols tu abestia jarri ditugu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!