O no será-Edo ez da izango: Indarkeria matxisten kontrako protokoloa
Gaurkoan Gasteizko Mugimendu Feministako Protokolo lantaldeko bi kide izan ditugu eraso matxisten kontrako protokolo eguneratua aurkezten
Badatoz auzoetako, herrietako eta hiriburuetako jaiak. Badatoz kontzertuak, aisialdirako hainbat aukera, parrandak… Jaiak, gozatzeko espazioak dira, jende berria ezagutu eta aisialdiaz gozatzeko egunak. Baina zoritxarrez, uda garaian eta bereziki jai-eremuetan, emakume gisa irakurritako gorputzek jasaten ditugun indarkeria eta eraso matxistak ere protagonista bihurtzen dira.
Nahiz eta gizartean gero eta kontzientzia gehiago egon, gero eta ekimen gehiago martxan jarri… salaketek jarraitzen dute. Azkenengo urteetan jai eremu askotan sortu eta landu dira erasoen aurkako protokoloak eta Gasteizko Mugimendu Feministak ere urteak daramatza horren inguruko hausnarketa kolektiboa lantzen eta eragileen konpromisoa lortzen. Indarkeria matxistari aurre egiteko tresna bezala ulertzen da protokoloa, jaien antolakuntzan parte hartzen duten eragile ugariren eta norbanakoen inplikazioa eskatzen duena.
Azken hilabeteotan Gasteizko Mugimendu Feministako protokolo lantaldea buru belarri dabil orain arteko protokoloari buelta bat emateko nahian. Txosten berria aurkeztu dute Gasteizko auzoetako eta eragileen aurrean, aurkeztutako oinarritzat hartuz, protokoloa osatzeko asmoz.
Protokolo eguneratu honek ikuspuntu desberdinak txertatzen ditu eta aldi berean termino berriek ere lekua hartu dute. Hala nola, indarkeria matxista jasaten duen sujetua zabaldu da, LGTBI+ kolektiboa eta sexu genero disidenteak ere barneratuz.
Guzti honetaz hitzegiteko, protokoloa azaltzeko eta bestelakoak ulertzeko, gaurkoan gurekin Ale eta Amaia izan ditugu, Gasteizko Mugimendu Feministako protokolo lantaldeko kideak.
Hauek izan dira irratsaioan zehar entzundako abestiak:
Alarma Morea: “Ez beti da ez”
IRA: “Mantenlo patriarcal”
Pottors ta Klito: “Autodefentsa feminista”
VIRUTA FTM & DISKORDIA CON Z, LÚA Y SAGARIS: “Privilegios masculinos”
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!