O no será-Edo ez da izango: Indarkeria matxistaren aurrean, dena esanda dago eta dena egitear oraindik
Azaroaren 25a izanda, Gasteizko Mugimendu Feministako kideak diren Izaro Arbe, Aitziber Romero eta Alejandra Codesal izan ditugu gurean.
Berriro ere azaroaren 25a heldu da eta feminismoaren ikuspegitik, oraindik ere, hamaika gauza daude aldatzeko eta lantzeko. Aurtengo Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdien leloak hori bera aldarrikatzen zuen: «Dena esanda dago. Todo por hacer». Indarkeria matxistek gure bizitzak arlo guztietatik gurutzatzen jarraitzen baitituzte.
Horregatik, aste honetako azaroaren 25eko saiora, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko saio honetara, indarkerien inguruko hausnarketa eta horiei aurre egiteko erremintak ekarri nahi izan ditugu. Azaroaren 25aren jatorria testuinguruan jarri ondoren, Gasteizko Mugimendu Feministako protokolo lantaldeko kideak diren Aitziber Romero eta Alejandra Codesal elkarrizketatu ditugu. Beraiekin azaroaren 25eko balorazioa, irakurketa, leloa, protokoloa eta proposamenak aztertu ditugu, besteak beste. Ondoren Izaro Arbe, Euskal Herriko Neska* Gazteak sareko kidea, izan dugu gurean. Berarekin Euskal Herriko neska* gazteen saretzearen eta autodefentsa feministaren inguruan mintzatu gara.
Saioa girotzeko, Azaroaren 25eko Gasteizko Mugimendu Feministaren irakurketa entzun dugu eta ondoren Pottors ta Klittoren Autodefentsa Feminista, Napoka Iriaren Kontra eta Itxaro Borda eta Ekhi Vegasen Milia Lasturko abestiak entzun ditugu. Azken biak 2013an egindako «Eten» tratu txarren aurkako bilduman barnebilduta daude.
-
O no será-Edo ez da izango: Indarkeria matxistaren aurrean, dena esanda dago eta dena egitear oraindik??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!