O no será-Edo ez da izango: Harremanak, hartu emanak… birpentsatzen
Roma de las Herasi egindako elkarrizketa aitzaki hartuta, kontzeptu guzti hauek ekarri ditugu programara: polimaitasuna, harreman-anarkia, harreman ez monogamoak, harreman irekiak eta ez-konbentzionalak diren harremanak.
Gaurkoan harremanak ekarri nahi ditugu programara. Horretarako, lehenenago tarte batean Roma de las Heras izango dugu gurekin. Roma aktibista bibollo feminista da, aniztasunaren aldekoa, sexologoa, ez bakarrik sexuala, erlazionala eta familiarra ere. Aurreko astean eta aste honetan Gasteizen dugu Jabekuntza Eskolak antolatutako tailerrean: “El amooooor: poliamor, anarquía relacional, relaciones abiertas y otras relaciones no convencionales”. Harreman ez monogamoak, ez-konbentzionalak, maitasun-araua, harreman piramidea, pribilegio erromantikoak… Hainbat kontzeptu buruan ditugu eta tailerra aitzakia hartuta, gai hauek landu nahi genituen eta berarekin hitz egitea pentsatu dugu.
Berarekin izandako solasaldiaren ostean, gurera ekarri ditugu hainbat kontzeptu eta hauek sorrarazten dizkiguten bizipenak, zalantzak, gatazkak, ideiak, etab. gure artean ere eztabaidatu ditugu.
Romak zenbait erreferentzia ere utzi zizkigun hausnarketarako: «Desobedientes: Experiencias y reflexiones sobre poliamor, relaciones abiertas y sexo casual entre lesbianas latinoamericanas» (Norma Mogrovejo, Marian Pessah, Yuderkys Espinosa eta Gabriela Robledo) eta «Contra-amor, poliamor, relaciones abiertas y sexo casual» (Norma Mogrovejo).
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!