O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Ekainak 14: Suitzara datorren greba feminista
Zurichen egon gara eta bertan Lora irratia ezagutzeko aukera izan dugu, bestalde, Suitza osoan ekainaren 14an deitu duten greba feministaz aritu gara.
Gaurko irratsaioan Suitzara egin dugu bidaia. Pasa den maiatzaren 18an Zuricheko Lora irratiak jardunaldi batzuk antolatu zituen hango Rote Fabriken, “Hierarkiarik gabe lan egin” izenpean. Bertan Hala Bediko bi kide egoteko aukera izan genuen, autogestioaren inguruan jarduteko. Modu horretan, Zurichera heldu ginen momentu garrantzitsu batean. Alde batetik, ekainaren 14ean Suitzan egingo den greba feministaren prestaketa lanak ezagutu genituelako eta bestetik, Audientzia Nazionalak Nekane Txapartegi, euskal militantea eta Lora irratiko kidea deklaratzera deitu zuelako berriro.
Beraz, irratsaio honetan Lora irratiko kidea den Anoukekin hitz egin dugu irratiaz, antolatu zituzten topaketen inguruan eta grebaren jarraipenaz. Bestalde, Greba feministaren kolektibokoa den Patriziarekin hitz egin dugu honen antolakuntzaz eta Nekane Txapartegirekin dagoen elkartasunaz.
Azkenik, Greba feminista antolakuntzan dagoen kolektibo bat ezagutzeko aukera izan dugu, F.I.S.T. Baina irratsaioan denbora izan ez dugunez, kolektiboaren berri ematen dizuegu hemendik, haiek azaltzen duten bezala:
F.I.S.T
- Feminista, internazionalista eta elkartasuna.
- «Jatorri eta errealitate desberdinetako emakumeen* elkargune bat gara, desira amankomun batek batzen gaituelarik: menpean hartzen gaituzten estruktura heteropatriarkal, koloniak-arrazista eta kapitalistengandik aske bizitzeak!
- Horretarako, gure bizipen partikularrak elkarbanatu eta bizi ditugun diskriminazio desberdinei erantzun kolektibo bat emateko, espazio bat sortu dugu.
- Mugimendu feminista internazionalistaren parte gara.
- Idatzi ahal zaie honetara: fist@immerda.ch
-
O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Ekainak 14: Suitzara datorren greba feminista??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!