O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | «(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik. Egin, desegin, berregin» jardunaldiak
Emagin elkarteak antolatutako jardunaldiotan ikuspegi feministatik aztertu nahi izan dute gurasotasuna.
Irratsaio honetan amatasunak eta ez amatasunak izan ditugu hizpide. Gauza jakina da ez lehen, ez orain, feminismoaren eta amatasunaren arteko harremana ez dela erosoa izan; feminismoaren gainditu gabeko ikasgaitzat ere jo izan dute. Horregatik, mahai gainean dugu gaia eztabaida eta hausnarketarako; Emaginek antolatutako jardunaldiak ez ezik, abendu hasieran Maternidades Bollo III. jardunaldiak izan dira, aliantzak sortzeko familia eredu disidenteen artean. Eta gogoratu nahi dugu irratsaio honetan bertan ere eskaini izan diogula tartea aurretik.
Amatasunak identitate krisia dakar; emakume feminista askori, behintzat, hala gertatu izan zaie/zaigu. Hortaz, uste dugu amatasunaz hitz egiteko espazioak feminismo barruan ere beharrezkoak direla, ez soilik amentzako espazio esklusiboak. Izan ere, amatasunak emakume* gisa hezitutako guztiok zeharkatzen gaitu. Eta hor datza, hain zuzen, jardunaldi hauek antolatzeko beharra. Hauei buruz hitz egiteko Ainara Lasa Muñoz elkarrizketatu dugu, Emagin elkarteko kidea, azaroaren 11n eta 12an Donostiako Tabakaleran izan ziren jardunaldien antolatzailea.
Irratsaioan MICEren «Lautada» disko berriaren bi kanta jarri ditugu: “Inor begira izanda ere”, “Zer dugun irentsi” eta «Mintzaira».
-
O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | "(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik. Egin, desegin, berregin" jardunaldiak??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!