O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Drogak eta generoa
Gaurkoan “generoa eta drogak” gaia izango dugu aztergai. Horretarako Gasteizko Ailaket! elkarteko bi kide izango ditugu gurean, Joana Eraña eta Ainhoa Maillo. Bi kide hauek, gainera, Ailaket!-eko Degeneradxs barne lantaldeko partaideak dira, non ikuspuntu feminista intersekzionalean oinarrituta eskuhartzeko proposamenak pentsatu, hausnartu, eztabaidatu eta lan egiten duten.
Drogen eta kontsumoen esparruan genero ikuspegia txertatzeak, gure imajinario sozial eta kulturalaren gaineko gogoeta sakona egitea eskatzen du. Honek, ariketa konplexu bat egitea ere badakar, hala nola, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunei, genero-estereotipoei eta desparekotasunari lotuta ikasi ditugun zenbait kontu zalantzan jarriz. Gogoeta hori, egiturazko desorekak ikustarazteko eta kontrajartzeko baliogarria izango da.
Esan beharra dago, urte hauetan zehar, kontsumoen eta indarkeria matxisten arteko harremana oso agerikoa bilakatu dela. Arreta berezia jarri behar zaio gaueko aisialdian sortzen diren arriskuei, askotan arrisku horiek ikusezinak, isilduak edota normalizatuak izaten baitira. Arrisku horiei erreparatuz, are kezkagarriagoa bihurtzen da sustantzien kontsumoekin zeharkatua dagoenean, biolentzia justifikatu eta erru-karga emakumeengan jartzen baita. Gaur egungo errealitate honi buelta emateko, premiazkoa iruditzen zaigu. kontsumitzaileekin lan egiteko baliabideak sortu eta hauek martxan jartzea.
Ez dugu ahaztu behar, indarkeria sexualez gain, emakume kontsumitzaileek indarkeria ekonomikoak, psikologikoak, fisikoak, insitutzionala etabar luze bat ere sufritzen dituztela.
Hau guztia gutxi balitz, oraindik ere oso presente dago kontsumitzaileen gaineko estigma, bereziki, emakumezkoen gaineko estigma. Emakume kontsumitzaileengan jausten den zigor soziala oso altua izaten jarraitzen du, beti ere emakumezko “irudi perfektutik” urruti geratzen baita. Gainera, kontsumo batzuk, bateraezinak dira feminitatearen espektatibarekin; eta horren ondorioak, hala nola, kulpa, lotsa etabar, emakumeengan jausten diren emozioak negatiboak dira.
Errealitate hori aintzat hartuz, drogen eremuan, genero ikuspuntuak garrantzi berezia duela argi geratzen da. Honetaz gehiago sakontzeko, gaurkoan Ailaket!! eko bi kide ditugu gurekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!