O no será-Edo ez da izango: «DisPuta colectiva: Sexu Langile Independenteek osatutako espazio horizontala»
Azaroaren 6an Red Colectiva DisPutaren aurkezpena izan zen Txirbilenea Gaztetxean, Sestaon, lehenengoa Euskal Herrian. Sexu langile autogestionatu eta libertarioen kolektiboa da. Bertan proiekzioak, kabareta, Djak, janari beganoa, puti-rifa eta putikoktela egon ziren, besteak beste.
Kurtsoa potente hasi da, lehenengo saioetan gure kideek esan bezala, eta oraingoan, potente jarraituz, Red Colectiva DisPutarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Sexu langile autogestionatu eta libertarioen kolektiboa da eta elkarrizketa honetan Sel eta Vero izan dugu gure artean. Jarraian, beraien manifestuaren sarrera partekatzen dizuegu eta saretan bilatu eta goitik behera irakurtzea gomendatzen dizuegu:
«Disputa Kolektiboa Sexu Langile Independenteek osatutako espazio horizontal bat da. Gure arteko topagune eta zaintza-gune bat da, elkarri laguntzeko gunea, non ezagutza behetik sortzen dugun, elkarrizketaren eta geure esperientziak entzunez. Emantzipaziorako, autokudeaketarako, autoezagutzarako eta zaintzarako lekua da, patroirik gabea, estigmarik eta estereotiporik gabea.
Puta edo Pute bakar batek ere ez du beste batek baino gehiago balio.
Disputa Kolektiboan badakigu gure kolektibo beraren barruan hainbat pribilegio eta zapalkuntza daudela, eta horiek zeharkatzen gaituztela. Ahots guztiek beren lekua duten leku bat sortu nahi dugu, feminismo intersekzionalaren, antikolonialaren, transfeministaren eta antiautoritarioaren ikuspegitik dagozkigun pribilegioak aztertzeko.
Informazioa eta laguntza eskaintzen dugu, bai sexu-langile independenteentzat, bai independizatu nahi dutenentzat».
-
O no será-Edo ez da izango: "DisPuta colectiva: Sexu Langile Independenteek osatutako espazio horizontala"??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!