O no será-Edo ez da izango: «Aliantzak elkarlanetik sortzen den lan bat da eta gure askapenerako ezinbestekoak»
Ikasturtea agurtu dugu, O no será/Edo ez da izango irratsaio kolektibo honen 7.denboraldia eta azpitalde guztiak elkartuz. Bizkaiko eta Gasteizko E28ko koordinadorako zenbait kideekin egon gara.
Orain arte 4 azpitaldek osatzen zuten hilbateko programak eta aurten beste talde bat gehitu zaigu, ongi etorri Aratz eta Tania!!
Oztopo guztien gainetik Onoserak aurrera jarraitu du eta hurrengo ikasturtean ere, nola egingo dugun ongi ez dakigun arren! Eskerrak eman behar dizkiogu gure teknikako liberatuari egin duen lan guztiagatik, eskerrik asko Ilargi!
Ekainaren 28an, Stonewall eta Francisen hilketa dugu abiapuntu kalera ateratzeko. Baina argi dugu eguneroko borroka dela. Bizkaiko E28ko koordinadorako Eva eta Bea eta Gasteizko Josebakin solasaldia izan dugu. Transfobiaz, terfen erasoez, saretzeaz eta martxan dauden kanpainataz hitz egiteko aukera izan dugu, besteak beste.
Amaitzeko, gure kidea izandako Haizea Berueteri gure agurra eman nahi izan diogu. Egindako lana, bere jardueran erakutsitako sormena eta bere aportazioa. Plazer bat izan zen, eskerrik asko!
Gu agurtzen gara eta irratsaio batean irakurritako poemekin eta horien inguruko bere hausnarketekin uzten zaituztegu.
-
O no será-Edo ez da izango: "Aliantzak elkarlanetik sortzen den lan bat da eta gure askapenerako ezinbestekoak"00:58:24
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!