O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Adineko emakumeen egunerokotasuna eta borrokak
Adineko emakumeen errealitatera hurbiltzeko Ana Tere Díaz Alba elkarrizketatu dugu, EHko pentsiodunen mugimenduko eta Arabako Pentsiodunak Lanean-eko kidea.
Emakumeon beste errealitate batzuekin gertatu ohi den bezala, ikusezintasuna da nagusi adineko emakumeek bizi duten egunerokotasunari dagokionez ere. Irratsaio honen bidez, gure aletxoa jarri nahi izan dugu euren egoera eta borrokak ezagutarazteko, eta horretarako, Ana Tere Diaz Alba izan dugu gurekin, ondo baino hobeto ezagutzen duena adin honetara iritsitakoan emakume batek parez pare topatzen duen panorama. Honi aurre egiteko, gainera, antolatu eta borrokatzeko hautua egina du Ana Terek, Arabako Pentsiodunak Lanean taldean eta EHko pentsiodunen mugimenduan, emakumeen atalean bereziki, lanean dihardu eta burubelarri.
Irratsaioan jarri dugun musikari dagokionez, Anariren «Giza zarata» diska berriari eskaini diogu tartea, «Edertasun arraroa» eta «Vesna Vulovic» abestiak jarrita. Eta amaitzeko, saioa Korrika Gasteiztik igarotzen ari zen bitartean emititu denez, 23.Korrikako abestiarekin itxi dugu.
-
O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Adineko emakumeen egunerokotasuna eta borrokak00:59:02
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!