«Pobreziaren diskriminazioari ez!» lelopean, Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege berriaren kontra
Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea sartuko da indarrean gaur. Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek elkarretaratzea egin dute Legebiltzarrean, "Pobreziaren diskriminazioari ez, DSBE lege honi ez!" lelopean.
Gaur, 2023ko martxoaren 29an, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea sartuko da indarrean. Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek elkarretaratzea egin dute Legebiltzarrean, «Pobreziaren diskriminazioari ez, DSBE lege honi ez!» lelopean.
EAJren, PSEren eta Elkarrekin Podemosen aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin egin du aurrera lege berriak eta orain arte indarrean zegoen 2008koa ordeztu du.
DSBEaren lege berria 1989. urteaz geroztik onartzen den bosgarrena da, «eta ez dakar inolako berritasunik pobreziaren aurkako borrokaren ereduan», Eskubide Sozialen Kartak salatu duenez.
Kezka adierazi du plataformak, besteak beste, legeak zehapen eta kontrol sistema berriak ezartzen dituelako eta ez duelako ezabatzen Eusko Jaurlaritzak 2012an aurrekontuen bidez ezarri zuen DSBEaren zenbatekoen %7ko murrizketa.
Eusko Jaurlaritzak hobekuntzak «saldu» arren, lege berriarekin zaildu egin du DSBEa eskatu ahal izatea. izan ere, Eskubide Sozialen Kartak esan duenez, gutxieneko adina 23 urtetik 18ra jaitsi arren, jasotzeko jarri dituzten baldintzekin ezinezkoa izango da eskatzea kasu gehienetan.
Bestalde, erroldatuta egon behar den denbora 3 urte izatetik urtebetekora izatera igaroko da, baina adingabeak edo desgaituak dituzten familientzako soilik.
Gainera, Etxebizitzako Diru sarrerak Bermatzeko Errenta kobratu ahal izateko etxebizitza bakoitzeko 2 bizikidetza unitateren muga kenduko den arren, %15eko murriztuko da laguntza.
EHko Eskubide Sozialen Kartak salatu du «egungo egoeran gizartearen parte handi batean pobretzea areagotzen ari dela», eta politika publikoen norabidea aldatzea eskatu dute, «egoera horri errotik heltzeko eta bizi baldintza duinen alde egiteko». Gogorarazi dute «borondate politiko falta kontua dela».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!