Pobrezia Energetikoaren aurkako hainbat ekimen antolatu ditu «Derecho a Techo» plataformak
Duela urtebete sortu zen Gasteizko Etxebizitzaren Alde eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak hainbat ekintza antolatu ditu Pobrezia Energetikoaren aurkako astearen testuinguruan. Otsailaren 17an mobilizazioa burutuko dute Andra Mari Zuriaren Plazan.
Gasteizko Etxebizitzaren Alde eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak, «Derecho a Techo» plataformak, hainbat jarduera jarri ditu mahai-gainean Pobrezia Energetikoaren Aurkako Europako egunaren testuinguruan. Oinarrizko hornidurak lortzeko dauden gabeziei helduko diete egitasmoarekin.
Gaur, otsailaren 13, «Bizitegi-larrialdia eta energia-pobrezia» izenburupean hitzaldia antolatuko dute Aldabe Gizarte Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Josep Babot izango da hizlaria, Bartzelonako PAHko kidea eta Pobrezia Energetikoaren Aurkako Aliantzako aholkulari juridikoa da Babot. Besteak beste Kataluinako gizarte-eragileek bultzatutako etxebizitzaren legearen inguruan mintzatuko da, Estatu mailan oinarrizko hornidurei dagokionean erreferente den legea.
Pobrezia Energetikoaren aurkako eguna
Otsailaren 17a, astelehena, Pobrezia Energetikoaren Aurkako Europako Egunaren testuinguruan elkarretaratzea deitu du «Derecho a Techo» plataformak, 19:30etan Andra Mari Zuriaren plazan.
Kalean lo egitera behartuak zeuden eta Olarizuko etxebizitza hutsetan bizitzea aukeratu zuten bizilagunak ekarri nahi dituzte gogora egun horretan, Gasteizko Udalak pertsona hauen beharrei erantzun beharrean kriminalizazio kanpaina bati ekin baitio, oinarrizko hornidura moztuz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!