Pobrezia Energetikoaren aurka kalera atera ziren atzo
Pobrezia Energetikoaren aurkako egunaren testuinguruan elkarretaratzea deitu zuen Andra Mari Zuriaren Plazan Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak. Gasteizko Udalari bizitegi-larriladi egoerari aurre egiteko neurri zehatzak exijitu zizkioten.
Pobrezia Energetikoaren aurkako egunarekin bat eginik Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak, «Derecho a Techo» plataformak, elkarretaratzea burutu zuen atzo Andra Mari Zuriaren Plazan. Kandelak eta mantak baliatu zituzten Gasteizek bizi duen egoera larria irudikatzeko.
Issam-en kasua ekarri zuten gogora atzoko elkarretaratzean, edukiontzi batean iragan asteartean hilda agertutako 37 urteko gizonezkoa: «Pobrezia egoera batek eta aukera faltak eragindako zorigaiztoko amaiera» plataformako kideen hitzetan eta Gasteizek pairatzen duen bizitegi-larrialdi egoeraren «aurpegi gordinenaren» erakuslea.
Zentzu berean, Olarizuko etorbideko etxebizitza okupatuetan bizi diren eta oinarrizko hornidura zerbitzuak etenda dituzten dozenaka familien egoera ere salatu zuten. Gasteizko Udalak pertsona hauen beharrei erantzun beharrean kriminalizazio kanpaina bati ekin dio.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!