Pobeseko adinekoen egoitza esku pribatuetan utzi dute, milioi eta erdi euroko inbertsio publikoaren ondoren
Pobeseko adinekoen egoitza berria zabaldu dute gaur, irailak 16. Erriberagoitiko EH Bilduren udal taldeak salatu duenez, Udalak eta Arabako Foru Aldundiak esku pribatuetan utzi dute egoitzaren kudeaketa, Aldundiak eta Udalak altxortegi publikoko 1.500.000 euro inbertitu ostean azken hamar urteetan egoitzaren lanetan. EH Bilduk argudiatu du «bi erakundeek kudeaketa publikoaren aldeko konpromisotik ihes egiten dutela eta inguruko adinekoen zainketen pribatizazioa bultzatzen dutela». Josepe Martioda bozeramailearen arabera, «Erriberagoitiko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko EAJren Gobernuek, arduragabe, gizarte-zerbitzuak kudeatzeko negozio biribila pribatizatu dute, haren kalitatearen kontura, isilpean eta gorritu gabe».
Martiodak esan duenez, pribatizazio horrek «ukatu» egiten die Erriberagoitiko adinekoei zainketen kalitatearen bermea, «gure adinekoekiko duintasuna eta errespetua larriki urratuz, Arabako beste eskualde batzuetan ez bezala».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!