Plazerra erdigunean jarriko dute Elvillarren, jaialdi feministaren barruan
Arabako Errioxako III. Berdintasun Topaketa egingo dute larunbatean. Mahai-ingurua, herri bazkaria, horma-irudi baten pintaketa eta musika egongo dira, besteak beste. through Alea.eus
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuak eta Berdintasun Foroak antolatuta, Arabako Errioxako III. Berdintasun Topaketa egingo dute larunbatean, Elvillarren. Aurtengo hitzorduan musikari eta aisialdiari garrantzia eman nahi izan dietela nabarmendu dute antolatzaileek, «plazerra erdigunean jarrita». Herritar guztiei parte-hartzeko gonbidapena luzatu diete, «emakume eta gizon, heldu eta gazte».
11:30ean hasiko dute eguna, herriko plazan, txalapartaren doinuekin lagunduta. Ordu erdi geroago, tabernako etxabeetan, mahai-ingurua egingo dute, emakumeen parte-hartzeari sozialari eta ahalduntzeari buruz. Bazkari herrikoia egingo dute ondoren, Uneba askaldegian. Edurne Maiona ipuin-kontalari bastidarrak girotuko ditu bazkalostekoak. Arratsaldean, berriz, horma-irudia margotuko dute, eta Detritus Teatrus konpainiak Sofocos izeneko antzezlana taularatuko du. Dantzarekin bukatuko dute eguna, DJ Tarantistak-ek girotuta.
Bertan parte hartu nahi dutenek Whatsapp bidezko mezua bidali behar dute 655 848 112 zenbakira, edota webgune honen bitartez. 12 euroko kostua du jaialdiak, janaria eta afaria barne.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!